Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu: www.cikautxo.es webgunearen enpresa titularra Cikautxo S. Koop da (aurrerantzean TITULARRA). Bere egoitza soziala honakoa da: Magdalena auzoa, 2- B, PK: 48710, Berriatua – Bizkaia. Bere IFK honakoa da: F- 48060289. Harremanetan jartzeko helbide elektronikoa honakoa da: cikautxo@cikautxo.com.
TITULARRAREN atarian sartzen denari edo/eta erabiltzen duenari ERABILTZAILE izaera ematen dio eta une horretatik aurrera erabat onartzen ditu hemen jasotako Erabiltzeko Baldintza Orokorrak.
www.cikautxo.es webguneak ERABILTZAILEAK sarbidea izan dezakeen eta TITULARRAREN jabegokoak diren informazioetarako, zerbitzuetarako edo datuetarako sarbidea eskaintzen du. ERABILTZAILEAK atariaren erabileraren erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun hori zenbait zerbitzu edo edukietara sarbidea izateko beharrezkoa izango litzatekeen erregistrora luzatzen da. Erregistro horretan ERABILTZAILEAK egiazko eta legezko informazioa emateko ardura izango du. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du TITULARRAK bere webgunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak era egokian erabiltzeko.
Indarrean dagoen legedia betez, Datuak Babesteko dugun Politikari buruzko informazioa eskaintzen dizuegu. Politika hori edozein momentutan aldatzeko eskubidea izango dugu eta webgune honetan argitaratuko dugu zuen informaziorako.
Politika hori 2018ko maiatzaren 24an eguneratu da.
Cikautxo S. Koop., bere egoitza soziala honakoa da: Magdalena auzoa, 2- B, PK: 48710, Berriatua – Bizkaia. Bere IFK honakoa da: F-48060289. Helbide elektronikoa honakoa da: cikautxo@cikautxo.com.
Zure datuak dauzkazun interesekin bat datozen produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko erabiliko ditugu.
Emandako datu pertsonalak gurekiko harremanari eusten zaion bitartean eta interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean gordeko dira; era berean, alor fiskalean eta kontabilitatekoan ezarritako legezko epeak ere beteko dira izandako azken komunikazioa erreferentziatzat hartuz.
Enpresak EZ du automatizatutako, profilen edo zure datuei aplikatutako logikaren araberako erabakirik hartuko.
Zure datuen erabilera merkataritzako kontratu bat burutzeak legitimatzen du, eta kontratu horretan zuk zeuk hartzen duzu parte, edo bestela, zuk zeuk berariazko baimena eman duzu.
Datuen erabilerak irauten duen bitartean, Cikautxo S. Koop.-ek ez du inolako lagapenik egingo, legeek derrigortutakoa ez bada, ezta datuen inolako nazioarteko transferentziarik.
Interesdunak honako eskubide hauek izango ditu:
Edozein pertsonak du eskubidea jakiteko ea Erakundean berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari garen edo ez. Interesa duten pertsonek euron datu pertsonaletarako sarbidea izateko eskubidea dute, baita oker dauden datuak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, horrela badagokio, datu horiek ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datu horiek dagoeneko beharrezkoak ez direnean jaso zireneko xedea betetzeko.
Egoera jakin batzuetan, interesatuek euron datuen erabilera mugatzeko eskaria egin ahal izango dute, horrelakoetan erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko. Inguruabar jakinetan eta bere egoera partikularrarekin harremana duten arrazoiengatik, interesatuek euron datuen erabilera ukatu ahal izango dute. Kasu horietan erakundeak ez ditu haren datuak erabiliko, baldin eta premiazko legezko arrazoirik ez badago, edo balizko erreklamazioak egiteko edo horietatik defendatzeko.
Zure baimena xede zehatz baterako eman baduzu, eskubidea duzu edozein momentutan emandako baimena kentzeko, eta horrek ez dio eragingo baimena kendu aurretik emandako baimenean oinarritutako erabileraren zilegitasunari.
Horretarako e-maila bidez zuzendu ahal izango zara honako helbidera: cikautxo@cikautxo.com
Zure datu pertsonalen babesari dagozkion eskubideak urratu direla sentitzen baduzu, bereziki ez bazara asebeteta gelditu zeure eskubideak gauzatzean, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuen Babeserako gaietan eskuduntza duen Kontrolerako Autoritatearen aurrean haren webgunearen bidez: www.agpd.es.
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legeko 21. artikuluan ezarritakoa betez, gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago ez baduzu jaso nahi, jarraian zehaztutako posta elektronikoan baja eman ahal izango duzu: (*). Mezuaren gaiarentzako eremuan “Ez bidali posta elektronikorik” idatzi.
Cikautxo S. Koop.-en erabiltzen ditugun datu pertsonalen jatorria zu zeu zara. Erabiltzen ditugun datuen kategoriak honakoak dira:
Ez dira bereziki babestutako datuak erabiltzen.
TITULARRA bere izenean edo lagapen-hartzaile gisa, www.cikautxo.es webgunearen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita bertan jasotako edukiena ere. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1, bigarren paragrafoa, artikuluei jarraiki, guztiz debekatuta dago webgune honetako eduki guztien edo horietako zati baten erreprodukzioa, banaketa eta komunikazio publikoa, esku jartzearen eredua barne, xede komertzialarekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, TITULARRAREN aurretikako eta berariazko baimenik gabe.
Cookiea zenbait webgunetara sartzean zure ordenagailura deskargatzen diren fitxategiak dira. Cookieak, besteak beste, erabiltzaile baten edo bere ekipamenduaren nabigatzeko ohiturei buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko aukera ematen dute, eta duten informazioaren arabera eta zure ekipamendua erabiltzen duzun eraren arabera, erabiltzailea antzemateko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak memorizatu egiten ditu disko gogorrean uneko saioak irauten duen denboran bakarrik, memoria-tarte oso txikia erabiliz eta ordenagailuari inolako kalterik egin gabe. Cookieak ez dute inolako informazio pertsonal zehatzik gordetzen, eta gehienak nabigatzailearen saioa bukatzean ezabatzen dira disko gogorretik (saioko cookieak deitzen zaienak).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta horiek kontuan izan gabe, denbora baterako cookien edo memorizatutako cookien segurtasuneko ezarpenak baimendu edo galarazten dituzte
Zeuk emandako berariazko baimenik izan ezean —zure nabigatzailean cookieak aktibatuz— TITULARRAK ez ditu lotuko cookietan memorizatutako datuak zeuk erregistratzean emandako datu pertsonalekin.
Bereziki, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc-k eskainitako analisirako zerbitzua da, eta haren helbidea Ameriketako Estatu Batuetan dago, eta egoitza nagusia hemen: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu hauek eskaintzeko, informazioa jasotzen duten cookieak erabiltzen dute, erabiltzailearen IPa barne, eta informazio hori Googlek transmititu, erabili eta biltegiratuko du Google.com webgunean zehaztutako baldintzetan. Baldintza horien artean dago hirugarren bati informazioa transmititzea legezko betebeharren arrazoiengatik edo hirugarren horiek Googelen kontutik informazioa erabiltzen badute.
Erabiltzaileak, webgune hau erabiltzeagatik, berariaz onartzen du aipatutako eran eta helburuekin jasotako informazioa erabiltzea. Era berean aitortzen du badakiela datu horiek edo informazio hori erabiltzeko aukera ukatu dezakeela Cookien erabilera galaraziko duen bere nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratuz. Hori bai, nabigatzailean Cookieak blokeatzeko aukera horrek webgunearen funtzionaltasun guztiak erabiltzea galarazi diezaioke
ERABILTZAILEAK bere ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzake bere nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bitartez.
TITULARRAK ez du inoiz ere bere gain hartuko webgunearen erabilerak eragin lezakeen edozein eratako kalte eta galeren erantzukizunik.
TITULARRAK beretzat gordetzen du webgunean, aldez aurretik abisurik eman gabe, egokiak iruditzen zaizkion egokitzapenak egiteko eskubidea.
www.cikautxo.es webgunean interneteko beste gune batzuetarako loturak edo hiperestekak jarriko balira, TITULARRAK ez du inolaz ere erantzukizunik bere gain hartuko besteren baten webgunera egindako loturako webguneak eduki ditzakeen edukiengatik, eta ez du bermatuko gune horietan jasotako edozein material edo informazioaren kalitatea edo balioa. Era berean, kanpo-lotura horiek txertatzeak ez du esan nahi konektatutako erakunde horiekin inolako elkarkidetzarik, fusiorik edo parte-hartzerik dagoenik.
TITULARRAK beretzat gordetzen du webgunera edo eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea baldintza hauek betetzen ez dituen erabiltzaileei, horretarako ez dauka aldez aurretik inolako abisuri eman beharrik eta norberaren edo hirugarren baten eskariz izan daiteke.
TITULARRAK baldintza hauek hausteari jazarpena egingo dio, baita bere atariaren edozein erabilera desegokiari ere, eta horretarako zuzenbidean legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak burutuko ditu
TITULARRAK edozein momentutan aldatu ahal izango ditu hemen jasotako baldintzak, eta egokia argitaratuko dira hemen azaltzen diren bezala. Aipatutako baldintzen iraunaldia erakustaldiaren araberakoak izango dira eta indarrean izango dira behar bezala argitaratutako beste batzuk aldatzen dituzten arte
TITULARRAREN ETA ERABILTZAILEAREN arteko harremana indarrean dagoen Espainiako Legediak arautuko du eta sor daitekeen edozein eztabaida aplika daitekeen legedian eskuduntza duen auzitegiaren menpe geldituko da.