Taldeak proiektu kooperatiboaren gakoak hiru minututan aurkezten dituen ikus-entzunezko berriaren ekoizpena amaitu berri du.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren sasoi betean, Mondragonek ikus-entzunezko pieza berri bat kaleratu du, eta Korporazioaren hiru alderdi bereizgarritan jarri du arreta: lankidetza eta pertsonak, negozioen lehiakortasuna eta proiektuaren dimentsio globala.
Bideo korporatibo berria, lehenik eta behin, Korporazioko kooperatiba eta negozio guztiei zuzenduta dago, baita MONDRAGON familia osatzen duten pertsona guztiei ere. Era berean, erkidego, estatu eta nazioarteko erakunde ekonomiko, sozial eta politikoei eta korporazioko kooperatibetako balizko bezeroei zuzenduta dago.
Estiloa. Oso bisuala, non irudiek MONDRAGONen aniztasuna, pertsonekin eta ingurunearekin duen konpromisoa eta negozioak garatzeko grina adierazten duten. Irudien, soinu-bandaren, soinu-efektuen eta erritmo egokiaren arteko konbinazioak Mondragonen egungo irudi berritzailea helaraztea du helburu.
Hiru minutu irauten du, etxean egina dago –Arteman kooperatibaren laguntzarekin–, eta bere berezitasunetako bat da bideoko protagonista guztiak gure kooperatibetakoak direla.
Irudien, soinu-bandaren, soinu-efektuen eta erritmo egokiaren arteko konbinazioak Mondragonen egungo irudi berritzailea helaraztea du helburu.
Bideoa ikus dezakezu beheko estekan klik eginez