Topaketak Barne-ekintzailetza

Otsailaren 6an emango zaie hasiera “Topaketak Barne-ekintzailetza” izeneko saioei. Hauek helburua barne-ekintzailetza sustatzea da eta horregatik enpresa-zuzendaritzako ardurak dituzten pertsonei zuzentzen zaie. Lehendabiziko saioa Cikautxok zuzenduko du. http://www.spri.eus/eventos/topaketa-cikautxo-barne-ekintzailetzako-esperientzia-barrutik-ezagutuz

Medica Azoka, Duesseldorf-en

Cikautxo Medical-ek irudi korporatibo berria erabili du Duesseldorfeko Medikuntza Azokan, 2013ko azaroaren 20tik 22ra. Balorazioa oso ona izan da: kalitatezko kontaktu ugari egin dira, beraz negozio-aukera berriak irekiko dira. Laugarren aldia da parte hartzen duguna geure Estand-arekin, eta seguruenez hurrengoan ere, 2014ko Azokan ere, parte hartuko dugu.

Mitel CIMA Awards nazioarteko Berrikuntza-Saria Cikautxo Taldearentzat

Cikautxo Taldeak Mitel CIMA Awards nazioarteko berrikuntza-saria jaso du LAN Media Comunicaciones enpresarekin batera inplementatu duen telefonia-proiektuarengatik. Hori guztia Informatika sailaren ahaleginari esker izan da. ZORIONAK denoi! CIMA (Customer Innovation Momentum Awards) Informazio gehiago eta sarituen zerrenda ondorengo estekan: http://www.mitel.com/cima

Cikautxo Medical: Silikona Likidoz eginiko Kautxuzko balbula mikro-moldekatuen sorta fabrikatzen hastera doa

Cikautxo Medical Silikona Likidoz eginiko Kautxuzko (Liquid Silicone Rubber (LSR)) 3 balbula mikro-moldekatu berri fabrikatzen hasiko da laster. Balbula horiek OEM enpresa europar entzutetsuaren lankidetzari esker garatu ahal izan dira. Balbula horiek pazientearen erosotasuna nabarmen hobetuko dute. LSRzko mikro-piezak erabat biobateragarriak dira eta zigilatze-funtzioa % 100 ziurtatzen dute. Itxura oso erakargarria dute, kolore distiratsua eta

Cikautxo USAren irekiera

Duela urte batzuk ekindako globalizazio-prozesuaren barnean, Cikautxok egoitza berria inauguratu du Ipar Amerikan. Cikautxo USA izeneko egoitza berria, Troyn (MI) dago kokatuta eta Cikautxok Naftaren eremuko jardueretarako babesa emateko ardura izango du, bai ingeniaritza arloan, arlo komertzialean.