Cikautxok nanoteknologiaren aldeko apustua egin du
Cikautxok duen I+G+b unitatea (Cikatek) nanozientzien ikerketa kooperatiboko zentroa den CIC nanoGUNErekin elkarlanean hasi da, bere sektorean aurrera pauso bat eman eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko. Kautxua elastomero mota bat da, erraz deforma daitezkeen polimero elastikoak, eta CIC nanoGUNE ikerketa zentrotik azaltzen dutenez, material hauek hautsi aurretik gaitasun elastiko eta malgua dute. “Osagai elastomeriko konbentzionalen ezaugarriak oso optimizatuta daude, eta zaila da abantail lehiakor bat lortzea teknologia gainditzen ez bada”, azaldu du José Santosek, Cikatekeko Injekzio arloko ordezkaria. Cikatek zortzi herrialdetan…